ekonomia zirkular urdineko proiektua

Kantauri itsasoko arrantza-sareak berreskuratzen ditugu. Eskuz jaso, garbitu eta sailkatzen ditugu, testura eta koloreen arabera: berdea, urdina, burdeos. Moztu eta birrindu egiten ditugu lehengai berri bat lortu arte, iletxo itxurakoa. Eta beroarekin prestatzean, plakak lortzen dira, ekodiseinuaren arabera ebakitzen direnak.

01

Kantauriko sareak jasotzen ditugu

02

Garbitu eta xehatu egiten dugu

03

Prentsatu eta plakak egiten ditugu

04

Mekanizatu

05

Ekodiseinua

06

Azken emaitza

Inpaktu formula

Horrek egiten gaitu berezi:

Berrikuntza Teknologikoa

Birzilan gure bazkidearekin itsas hondakinak baliabide bihurtzeko prozesua garatu dugu, birziklatze aurreratua, ekodiseinua eta trazabilitatea uztartuz.

Gizarte Berrikuntza

Muntaiaren prozesuaren zati bat tailer sozialetan egiten dugu. Izan ere, iraunkortasun erreal bat ere soziala da, eta ez du inor kanpoan uzten.

Tokiko ikuspegia

Kantauriko sareekin lan egiten dugu, eta lurraldeko eragileekin elkarlanean aritzen gara. Gertutasunaren eta tokiko kulturaren alde egiten dugu, iraunkortasunaren funtsezko printzipio gisa.

Ekodiseinua

Gure produktuak modularrak, funtzionalak, iraunkorrak eta ederrakdira. Irizpide zirkularrarekin diseinatzen dugu, estetikari uko egin gabe.

Markaren narratiba

Benetako inpaktu istorioa ez ezik, ingurumen konpromezua irudikatzen duen produktua ere bada. Gotaa pieza bakoitza komunikazio herraminta bat da. 

Deskargatu
2026ko katalogoa

Kantauriko arrantza-sareekin egindako produktuak

Kontaktua